Aurkitutako metraje
Aurkitutako metrajea[1] edo Found footage[2] delakoa zinemagintzako genero bat da. 1980ko Cannibal Holocaust izan zuen aitzindari nagusi generoak, eta 1999ko The Blair Witch Project da harrezkero lanik ezagunena.[3] Dokumental faltsu baten eran gorpuzten da akzioa edo fikzioa: ikusten duguna benetan grabatu zen, asmo dokumental batekin edo bestearekin, eta ondoren, aurkitutakoa editatu du norbaitek istorioa agerrarazteko. Aurkitutako eskuizkribuaren teknika literarioaren parekidea da ikus-entzunezkoetan.[4]
Era honetako ekoizpenetan sarri protagonistak pantailaz kanpo kamera atzean ageri dira, istorioak lehen pertsonan kontatuz, tankera honetako lanetan, eta kameraren mugimenduak bizkor eta ezegonkorrak izan ohi dira, errealismoa areagotzeko. Beste batzuetan iturri desberdinetako ustezko grabaketa errealak batu izan dira collage batean, hala nola Brian de Palmak zuzendutako Redacted (2007) filmean.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ gaztezulo. «2022ko 35 (+10) telesailik onenak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ Otaegi, Elixabete Etxeberria. (2016-11-23). «metraje encontrado» ItzuL (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ Nrtz. (2014-05-13). «West: “Frustragarria da filmak aretoetara ez heltzea” -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Her Story y las historias rotas del «metraje encontrado»» AnaitGames 2015-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ (Ingelesez) Newman, Nick. (2016-08-30). ‘Redacted’: Brian De Palma’s Directorially Omniscient Iraq War Drama. (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).